2017(e)ko urria 6, ostirala

2017(e)ko iraila 26, asteartea

Udatik iritsi eta euskara abodartzera etorri ginen ikastolara! Hiru egunetan zehar ekintza eta jolas desberdinak egin genituen beste haurrekin batera, denok euskaraz blai aritzeko. Kainonazoa eta guzti egon zen!! Primeran pasa genuen! Gelako izen pirata adostu ondoren (Jack Sparragoak), urte osoan zehar gure gelakook hartuko dugun konpromisoa idatzi genuen: "Euskarak euskaldun egiten gaituelako, ikastola barruan elkarren artean euskaraz hitz egingo dugu". EUSKARAZ BIZI!!

























2017(e)ko maiatza 4, osteguna

AMETS BAT EGUNA

Kaixo lagunak!

Primeran  pasa genuen Errealak antolatutako Amets Bat egunean. Goizean, Zubietan eta arratsaldean Aquariumean izan ginen, egun borobila benetan!

Hona hemen Errealekoek egin duten bideoa:

BIDEOA


2017(e)ko martxoa 18, larunbata

TXANELA 5: ESPERIMENTATZEN

Txanelako 5. gaiaren barnean argia, beroa, soinua eta zentzumenak aztertu ditugu. Gure gelako ikasleek ikasitako propietateak ulertu eta frogatzeko hainbat esperimentu prestatu dituzte. Primeran aritu dira!


INAUTERIAK 2017

Ikastolak 50 urte bete dituela eta urtebetetze festarik ezin zen falta. Gure ikastolak ondo merezia zuen urtebetetze festa antolatu genuen. Zer da ba urtebetetze festa sandwichik gabe! Jateko modukoak gure gelakoak!



2017(e)ko martxoa 7, asteartea

NEGUKO ESKEA

Kaixo lagunok!

Bertsolaritzan Aitor Mendiluzeren laguntzaz prestatutako neguko eskeko koplak abesten aritu ginen. Primeran pasa zuten jangelan, idazkaritzan, 4.maila, HHn eta laguntza gelan. Humoretsu jaso zituzten 5.mailakoek egin genizkien zirikak eta eskeak.